Vinoteca Mendibilen Juan Pedro Domecq etxe ospetsutik ekarritako urdaiazpiko goxo eta bereziak eskaintzen ditugu. Jabugon (Huelva) ezarritako Domecq etxeak, urdaiazpikorik bikainena ekoizteko xedez sorturikoa, hauxe atera zuen ondorio: galbidean zegoen arraza iberiko ilegabea zela denetan egokiena, ezkurraren gantza bere haragitan infiltratzeko duen gaitasunagatik.
Domecq etxeak 3.000 txerri baino ez ditu hazten urtean. Aske bizi dira larrean, esne-txerri direnetik 22 hilabeterekin hiltzen dituzten arte. Horri esker izaten dituzte lau hilabeteko bi bazka-aldi, “bellota” (ezkur) gisa kalifikatzeko eskatutakoa halako bi, hain zuzen ere. Hala eskuratzen dute beren urdaiazpiko, presa, txorizo eta solomoek usain eta zapore ezin biziagoak. Mundu osoan Michelin izarrak dituzten sukaldariek eskaintzen duten gozamen esklusiboa.