Gure logistika-pabiloia Irungo Gabiria industrialdean dago, iberiar penintsula Europako gainerako herrialdeekin lotzen duen lotura-ardatz baten alboan, hain zuzen. Bi biltegi daude pabiloiaren barnean, 3.000 m2 egiten dutenak guztira, produktuak tenperatura eta hezetasun baldintza optimoetan kontserbatzeko.
Bulegoak pabiloi berean daude, biltegiekin zuzenean lotuta, merkantzien mugimendua arintzeko eta kudeaketak errazteko. Gainera, baimena dugu gure instalazioetan ardoen gordailu fiskala egiteko.