Ostalaritza / Opari-sortak

Opari-sortak

Opari-sorta eta otarrak prestatzen ditugu, omenduaren neurrira egindakoak, gure ardo, destilatu eta kalitate handiko jaki gozoekin. Arretaz aditzen diogu bezeroari, haren gogoa eta aurrekontua zein diren jakiteko eta haien araberako opari-sortak eta otarrak prestatzeko, izan enpresaren oparitarako, eguberrietarako, urtebetze- nahiz urteurren-ospakizunetan edota zeinahi dela ospakizuna.

Bikaintasuna

Italian diseinaturiko eta handik ekarritako era guztietako kutxak, estutxeak eta oparitarako bilgarriak jartzen ditugu bezeroaren eskura, dotorezia ukitua emateko opariari. Bezero bakoitzaren gustura egiten ditugu opari-sortak, era guztietako gutiziekin osatuak: ardo goxoak, destilatuak, iberikoak, foieak, ketuak, gaztak, ozpinak, olioak eta kontserbak. Jakinminez bazaude, begiratu Gourmet atalean gure produktuei buruzko xehetasunak.

Gourmet