Dastaketa-saioak antolatzen ditugu sektoreko profesionalekin, zure negoziora hobekien egokitzen den ardo eta destilatuen hautaketa errazteko. Horretarako, 2.500 erreferentzia baino gehiago ditugu, eta etengabe berritzen ditugu, era guztietako ostalaritza-lokaletara egokitzeko.
Gure bezero atzerritarrak gogoan, eta erositako ardoak atzerrira eramatea errazteko asmoz, aduana-dokumentazio guztia prestatzeaz arduratzen gara. Zerga Agentziarekin zuzenean konektatzen dugu horretarako, eta horrek aukera ematen digu esportazio tramite guztiak arin eta azkar egiteko.
Badakigu kartak egiten eta diseinatzen, eta aholkulariak gara, gainera, negozio bakoitzak ardo-eskaintza bakarra eta pertsonalizatua izan dezan