produktuak/ Gourmet / Trufa

Trufa

Trufa beltz gozoena aurkitu ahal duzu gurean. Teruel eta Soriako arte basoetako trufa da, azaro eta martxo artean jasotakoa, 500 eta 1.000 metro arteko garaieran.

“Diamante beltza” esaten diogu, hain da eta fin eta urria. Azal fineko fruitu ilunkara eta kolore morekoa, zain zurixkak eta ñabardura lilak ageri dituena barnetik, eta lur hezearen usain fina gordetzen duena, bere freskotasunaren erakusgarri.

Vinoteca Mendibileko trufak bere usain sarkorra eta zapore berezia ditu ezaugarri. Horri esker balio du, hain zuzen ere, plater herrikoiak ez ezik goi mailako sukaldaritzako errezeta berezienak ere gozatzeko.