produktuak/ Gourmet / Arrain kontserbak

Arrain kontserbak

Gure arrain kontserbek Kantauri itsasoko zapore gazi eta gozo guztiak gordetzen dituzte. Era guztietako poto eta latatan dauzkagu kontserban gordean Kantauri itsasoko ur bizietan trebatu eta zaildutako antxoak, sardinak eta hegaluzeak.

Arrantzaleek pieza gutiziatu horiek kontu handiz harrapatu, kontserba-enpresa onenen eskuetan jarri, eta, gurera ailegatzen dira jateko prest, gure bezeroen gozagarri.