produktuak/Ardoak

Ardoak

Espainia, Frantzia, Italia eta Portugal milaka urteko historian erroturiko ardogintza eskarmentua duten herrialdeak dira. Mundu osoan ospea duten herriak dira, ezohiko ardo-ondarea baitute, eta ondare horixe bera nahi dugu, hain zuzen ere, gure bezeroekin partekatu.

ESPAINIAKO SOR-MARKAK
Vinoteca Mendibilen

Espainia da munduan mahasti azalera handiena duen herrialdea. Bera da ardo gehien esportatzen duena. Errioxa eta Dueroko Erribera dira deiturarik ezagunenak. Haiekin batera, kalitate bikaineko beste hainbat sor-markatako ardoak ditugu Mendibil ardandegian: Bierzo, Rias Baixas, Ribeira Sacra, Toro edota Nafarroa; eta baita Getariako Txakolina ere.